XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizirik irauteko presazkoago eta erabakiorrago ere bada.

Arriskutan dena zenbat eta lehenago salbatu, hainbat eta hobe.

Ez da, ordea, zeregin erraza.

Heziketa maltzurraren eraginez, sen onak gauzak garbi ez ikustea gerta liteke.

Estatuaren propagandaren boterea ez da gutxietsi behar; ezta gizarte irekian ere.

Berez pentsamendua kontrolatzen duen sistema totalitarioa demokratikoagoa bezain eraginkorra ez da.

Izan ere estatuaren morroi diren intelektualek errepikatutako doktrina ofiziala erraz identifikatzen da propaganda gisa eta horrek adimena askatzen laguntzen du.

Sistema totalitarioan ez bezala, sistema demokratikoak pentsamenduaren espektro osoa hesitu eta mugatu nahi izaten du, funtsezko suposizioak adierazi gabe utziz.

Aurresuposatu egiten dira, baina baieztatu ez.

Egoera beraz, demokrazia kapitalistan askoz ere konplexuagoa da.

Estatuaren kontra prentsa eta intelektualak arras independente, hiperkritiko, 'establishment'en kontrako direla pentsatzen da... eztabaida zenbat eta sutsuagoa, propaganda-sistema hobeto baliatzen da, isileko presupostuak indartsuago sarterazten direlako.

Adimen independenteak doktrina ofizialetik (eta bere balizko etsaien kritikatik) aldentzen saiatu behar du.

Ez propaganda-sistemaren baieztapenengatik bakarrik; bai kritikoek eta bai aldekoek adierazitako isileko presupostuengatik baizik.

Azkoz ere arazo korapilotsuagoa da hau.

Doktrinamenduan aditu den edozeinek aitortuko du isilpeko presupostuen armazoiaren barruan edozein pentsamendu murriztea sineste jakin bat agerian indarrez inposatzea baino errazagoa dela.

Izan ere amerikarren propaganda-sistemaren arrakasta ikusgarrienetako batzuk, zalantzarik gabe intelligentsia arduradunaren ustezko ezadostasunaren metodoari esker lortu dira.

Lan honetan lagun dezan Chomsky baino hoberik ba ote dagoen pentsatzea zaila da, baina denok ipin dezakegu geure hondar-alea aldez edo moldez.

Gure garaikideen gehiengo handiak, (...).